Zure glosarioak

Erakutsi ahotsari nola irakurri izen bereziak, siglak eta markak. Tresna bakoitzean erabaki dezakezu glosarioak aplikatu ala ez.

Nola funtzionatzen du?

Ahotsak ez daki beti nola irakurri siglak, izen bereziak edo beste hizkuntzetako hitzak. Glosarioan idazten duzu nola irakurri behar dituen, eta tresnek hala irakurtzen dituzte. Testua ez da aldatzen: irakurtzeko modua bakarrik.

IKTei buruzko ikastaroa Leicesterren egingo da, eta YouTuben ikusi ahal izango da.

Glosarioan
IdatzitaHonela irakurtzen da
IKTinformazio eta komunikazio teknologiak
LeicesterLester
YouTubeIutub

  1. Sortu glosario bat hizkuntza bakoitzeko bat edo gehiago (adibidez, «Enpresako izenak»).
  2. Gehitu hitzak eta nola irakurri behar diren, edo igo zerrenda bat CSV fitxategi batean.
  3. Markatu «Aplikatu glosarioak» kutxan, dokumentuetan edo beste tresnetan. APIan eta barra irakurlean ere erabil daitezke.

Zer egin dezakezu

Izen bereziak

Pertsonen, lekuen eta enpresen izenak ondo ahoskatuta.

Siglak eta markak

Erabaki nola irakurri: letraz letra, hitz gisa edo beste modu batera.

Tresna guztietan

Kutxan, dokumentuetan, web-orrietan, aurkezpenetan eta azpitituluetan, baita APIan eta irisgarritasun-barran ere.

Taldean

Erakunde bateko erabiltzaile guztiek glosario bera partekatzen dute.

Zertarako da baliagarria

  • Enpresen eta erakundeen izenak, produktuak eta markak beti berdin irakurtzeko.
  • Ikastaroetan eta aurkezpenetan, termino teknikoak zuzen ahoskatzeko.
  • Beste hizkuntzetako izenak, momentuan darabilzun hizkuntzako testuetan.
  • Behin zuzendu eta ahaztu: ez duzu testu bakoitza aldatu beharrik.

Hasi erabiltzen

Hasi saioa zure kontuarekin, edo sortu kontu bat. Ikusi tarifak

Doan probatu nahi duzu? Erabili kutxa, saioa hasi gabe.