Barra irakurlea

Zure webguneko edukia ozen irakurtzen duen barra, kode-lerro bakar batekin. Bisitariek ez dute ezer instalatu behar.

Probatu: horrela ikusiko litzateke zure webgunean

Sakatu barrako Entzun botoia, edo klikatu paragrafo batean handik entzuteko. Entzuten ari den esaldia nabarmentzen da, eta barratik hizkuntza, ahotsa eta abiadura alda daitezke.

Albisteak · Kultura

Herriko liburutegiak ordutegi berria izango du udan

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, liburutegia goizez bakarrik egongo da zabalik, 9:00etatik 14:00etara. Irailean ohiko ordutegira itzuliko da.

Udan ere liburuak etxera eraman ahal izango dira, eta mailegu-epea hiru astera luzatuko da. Haurrentzako ipuin-saioak ostegunetan egingo dira, 11:00etan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 00 00 00 telefonora edo idatzi liburutegia@zure-webgunea.eus helbidera.

Zer egin dezakezu

Irakurri ahala nabarmendu

Entzuten ari den esaldia eta hitza markatzen ditu, testua errazago jarraitzeko.

Sei hizkuntza

Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galiziera, emakume- eta gizon-ahotsekin.

Itzulpena eta hiztegia

Edukia beste hizkuntza batera itzuli eta entzun daiteke, eta hitzen esanahia kontsultatu.

Irisgarritasun-tresnak

Testuaren tamaina, kontrastea eta irakurketa-maskara; teklatuarekin eta pantaila-irakurleekin erabil daiteke.

Zertarako da baliagarria

  • Irisgarritasuna: irakurtzeko zailtasunak edo ikusmen urria dituztenentzat.
  • Udal, erakunde eta enpresen webguneak denentzat eskuragarri izateko.
  • Bisitariek orriaren audioa deskarga dezakete, gero entzuteko.
  • Izen bereziak, siglak eta marka-izenak zuk nahi bezala ahoskatzen ditu, zure ahoskera-hiztegiarekin.

Nola jarri zure webgunean

  1. Jarri gurekin harremanetanZure domeinua erregistratuko dugu eta barra zure webgunera egokituko dugu: zer irakurri, koloreak, hizkuntzak eta ahotsak.
  2. Itsatsi kode hau zure orrietanBarra agertzea nahi duzun lekuan:
    <div data-tts-barra></div>
    <script src="https://ttsneuronala.elhuyar.eus/static/barrak/barra-irisgarria-multi/tts-component.js"></script>
  3. PrestBisitariek edukia entzun dezakete, klik bakar batean.

Zure webgunea irisgarriagoa egin nahi duzu?

Idatzi iezaguzu eta zure webgunean probatzeko aukera emango dizugu.