Irakurle digitala
Irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei (dislexia, adibidez) laguntzeko tresna: testuak esaldiz esaldi entzuten dira, sei hizkuntzatan.
Nola irakurtzen du?
Sakatu Entzun: esaldiak banan-banan irakurtzen dira, eta entzuten ari dena nabarmenduta ikusten da. Klikatu esaldi batean handik hasteko.
Zer egin dezakezu
Esaldiz esaldi
Testua zatika entzuten da, ikasle bakoitzaren erritmoan.
Irakurri ahala nabarmendu
Entzuten ari den esaldia nabarmenduta ikusten da, testua errazago jarraitzeko.
Sei hizkuntza
Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galiziera.
Hezkuntza Sailaren webgunean
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskuragarri. Berritzegune Nagusiarekin batera garatu dugu.
Zertarako da baliagarria
- Dislexia edo irakurtzeko beste zailtasun batzuk dituzten ikasleentzat.
- Ikasleak testuak bakarrik lantzeko, bere erritmoan.
- Hizkuntzak ikasteko: entzun testua ahoskera zuzenarekin.
- Irakasleentzat: ikasgelan testuak ozen entzuteko.
Zure ikastetxerako edo erakunderako antzeko zerbait behar duzu?
Gure ahotsak zure tresnetan erabil daitezke, APIaren edo barra irakurlearen bidez.