Elhuyarren hizketa-sintesia
Testutik ahotsera
Lortu ahots errealistekin sorturiko audioak zure testuetatik abiatuz
6 hizkuntzatan lan egiteko aukera
Horrela funtzionatzen du
- Idatzi testua edo igo fitxategi bat
- Aukeratu hizkuntza eta ahotsa
- Entzun edo deskargatu audioa
Entzun edozer, nahi duzun ahotsarekin
Kutxa doan erabil daiteke, baita saioa hasi gabe ere. Kontu batekin, beste tresnak ere behin proba ditzakezu doan.
Ahotsak
Benetakoak diruditen ahotsak zure eskura 6 hizkuntzatan
Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarrituak.
Ahots-klonazioa
Sortu zure ahots pertsonalizatuak
Pertsona baten ahotsetik abiatuta, ahots sintetiko propio bat sortzen dugu: entzun jatorrizko ahotsa eta hortik automatikoki sortutakoa.
- Zure marka indartzeko.
- Bezeroek zure erakundea identifikatzeko.
- Zure beharretara egokitzeko.
Hezkuntzarako
Irakurle digitala
Irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei (dislexia, adibidez) laguntzeko tresna: testuak esaldiz esaldi entzuten dira, sei hizkuntzatan.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskuragarri. Berritzegune Nagusiarekin batera garatu dugu.
Garatzaileentzat
Integratu ahotsak zure aplikazioetan APIaren bidez
Bidali testua REST dei batean eta jaso audioa MP3 edo WAV formatuan, 6 hizkuntzatan. Zure glosarioak ere aplika ditzakezu.
curl -X POST https://tts-api.elhuyar.eus/api/standard \
-H "Content-Type: application/json" \
-d '{
"text": "Kaixo, mundua!",
"language": "eu",
"speaker": "female_high",
"extension": "mp3",
"api_id": "ZURE_API_ID",
"api_key": "ZURE_API_KEY"
}' \
-o audioa.mp3
Segurtasuna
Datuak modu seguruan kudeatzen ditugu, eta zerbitzuak konfidentzialtasun- eta pribatutasun-berme osoa du.